Amaitu da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren hemezortzigarren edizioa

Atzo amaitu zen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren hemezortzigarren edizioa. Osasun murrizketetara egokitu behar izan da aurtengo edizioa, baina, hala ere, ikusleok film luze eta laburren aukeraketa zabala ikusi ahal izan dugu.

Aurtengo edizioaren palmaresari dagokionez  palmaresa Welcome to Chechnya (AEB, 2020) filmak Ikusleen Saria Film Luze Onenaren saria lortu du

Welcome to Chechnya pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta Julien Goudichaud zuzendariaren Confinés dehors (Frantzia, 2020) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria.

Era berean, Montxo Armendariz zuzendariak eta Puy Oria ekoizleak jaso dute Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiaren Saria.  Montxo Armendariz eta Puy Oria funtsezko figurak dira azken hamarkadetan egin den zinemaren barruan; izan ere, zinema horren historia hurbileko obra klasiko eta ezinbesteko batzuen egileak dira.

Jaialdiko filmetara itzulita, hainbat kontakizun ikusi ahal izan ditugu, ultraeskuinak igortzen dituen mezu desberdinak zein krudelkeria eta okerrak erakusten dizkigutenak, Black Jesus-enen ikusi dugun bezala; Sarajevon (Albúm de Posguerra) gerra jasan zuten haurren kontakizunak; edo kleroaren zati batek jasan zuen espetxeratzea, diktadura frankistaren aurka borrokatzen saiatu zena, Apaizen kartzela. Beste pelikula askoren artean.

David Beriain eta Roberto Fraile Burkina Fason erahilak izan diren kezatariak ere gogoan izan ditu zinemaldiak.

Azkenik, Euskara eta bere ekoizpenak aretoetan leku gehiago dutela ikusten dugu, oso positiboa.