Xabier Lete 10 urte…

Xabier Lete 10 urte.

Gaur 10 urte bete dira Xabier Lete hil zenetik, bere lana, gizarte osoari utzi zion lan bikaina gogoratzen dugun bitartean.

Xabier Letek euskal kantuen konposizioan eta berreskurapenean egindako lana funtsezkoa izan zen gure herriko kultura berpiztean, gure kultura, Euskal Kultura diktadura frankistaren hainbeste urteren ondoren une tragiko bat igarotzen ari zenean.

Zaila da Xabier Lete hitz bakar batean definitzea, musikaria, kantautorea, poeta, idazlea … erreferente kultural osoa zela esango genuke, edo maisua ere, Imanol Muruarekin batera Gipuzkoako Foru Aldunditik herriari bere ekarpena egin ziona.

Euskal Herriko hainbat gunetan egiten ari dira omenaldiak edo oroitzapenak, azken egun hauetan, eta argitaratu dira hainbat lan Xabier Leteren inguruan, adibidez webgune honetan komentatu genuen liburu bat “Xabier Lete aberriaren kantaria”.

 Guk ere gure omenalditxoa egin nahi izan diogu hitz apal hauekin.

Xabier Lete aberriaren poeta kantaria (Alex Gurrutxaga)

Xabier Lete - Aberriaren Poeta Kantaria - Alex Gurrutxaga

Izenburua: Xabier Lete aberriaren poeta kantaria

Idazlea: Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988)

Urtea: 2020

Argitaletxea: Alberdania

Alex Gurrutxagak Xabier Leteren bizitza eta obra ikertu ditu, 2013 eta 2016 artean Xabier Leteren fondoa aztertu zuen, eta 2020an bere obraren gainean egin zuen tesia Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat.

Liburu hau Xabier Leteri jarraitu dion edo ezagutu duen pertsona orori zuzenduta dago, beraz gizarte guztiari zuzenduta dagoela esan dezakegu, herri honetan zaila delako Leteren obra ezagutzen ez duen norbait aurkitzea. Artistari buruz ezin da esan abeslaria bakarrik zela edo poeta edo intelektuala baino ez zela, baina bera hori zen, eta hori baino zerbait gehiago ere, eta konplexutasun horrek liburuaren testuari eragiten dio, non Leteren obra, bere pentsamendu filosofikoak eta ideiak aurkituko ditugun.

Xabier Lete Aberriaren Poeta kantaria liburuan Xabier Leteren konplexutasun guztia aurkituko dugula esan genezake, bere obran eta pentsamenduetan murgilduz, liburuko atalak irakurtzen hasten garen bitartean.

“Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia. Kasu batean zein bestean, olerkari bakan baten lan poetikoari buruzko goi mailako saiakera bat gozatuz. Horixe baita, batez ere, Alex Gurrutxagaren saiakera: joria eta bizia, gozatuz eta gehiagoren egarriz irakurtzen dena. Begiak eta adimena katibatzen dituena.

Liburu hau gonbita bat da autore gazte baten lehen lanaren maila heldua ezagutzeko, haren jakituria eta informazioaz harritzeko, haren hizkera efikaza gozatzeko. Ohiko prosa akademikotik urrun, eskuetan duzun liburuak garbi uzten du posible dela saiakera jaztea tonu grisetik haragoko bizipozezko koloreekin.

Liburu hau opari bat ere bada, Xabier Lete eta haren poesia maite ditugunontzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.”